12:19

Ekonomia

NOBEL SARIAK

Daron Acemoglu, Simon Johnson eta James Robinson, 2024ko Ekonomia Nobel saridunak

Agentziak | EITB Media

Suediako Akademiak hiru ekonomilari estatubatuar saritu ditu "erakundeak nola sortzen diren eta horiek oparotasunari nola eragiten dioten aztertzeko egindako lanagatik".

  • 2024ko Ekonomia Nobel sariaren irabazleak. Argazkia: EFE

    2024ko Ekonomia Nobel sariaren irabazleak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurtengo Ekonomiako Nobel saria Daron Acemoglu, Simon Johnson eta James A. Robinson ekonomialari estatubatuarrek jasoko dute, "erakundeak nola sortzen diren eta horiek oparotasunean nola eragiten duten aztertzen egindako lanagatik", Suediako Zientzien Errege Akademiak gaur goizean iragarri duenez.

Erakundearen arabera, saridunek erakutsi dute herrialdeen aberastasunaren arteko aldearen arrazoietako bat "kolonizazioan zehar sortu ziren gizarte erakundeak" direla.

"Herrialdeen diru sarreren arteko aldeak murriztea da gure garaiko erronkarik handienetako bat, eta saridunek agerian utzi dute gizarte erakundeek hori lortzeko duten garrantzia", nabarmendu du Jakob Svensson Suediako Akademiako presidenteak.

Ekonomiako Nobela gisa ezaguna dena ez dago Alfred Nobelen ondarean, 1968an ezarri baitzuen Suediako Riksbanken banku zentralak, erakundearen 300. urteurrenean, eta 1969an eman zuten lehen aldiz. Ragnar Frisch norvegiarrak eta Jan Tinbergen holandarrak jaso zuten saria estreinako edizioan.

Mundu mailako aintzatespenaz gain, 11 milioi koroa suediar (969.140 euro inguru) jasoko dute saridunek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena