Ekonomia
ETXEBIZITZA
eitb media
Alokairuak garestitzen jarraituz gero, horiek ordaintzeari uko egingo diotela mehatxatu dute sindikatuek. Prezioak % 50 jaistea nahi dute.
Milaka pertsona kalera atera dira gaur, igandea, Madrilen, Espainiako Estatuko alokairuak merkatzea eskatzeko.
Alokairuak % 15,7 garestitu dira Madrilen 2023ko irailetik, 'Idealista' atariaren arabera.
Mobilizazioaren antolatzaileen artean hainbat eragile zeuden, hala nola Madrilgo Metroaren 7B Lineak Kaltetutakoen Plataforma, Etxebizitza Publiko eta Sozialak Kaltetutakoen Plataforma (PAVPS) eta Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH). 40 bat elkarte, ezkerreko alderdi politikoak eta gizarteko hainbat elkarte izan dira 'Etxebizitza eskubidea da, ez negozioa' eta 'Amaitu da. Jaits ditzagun alokairuak' lelopean egin den martxan.
Mobilizazioetan ez da egon Espainiako Gobernuko kiderik, ezta Madrilgo Erkidegoko eta Udaleko kiderik ere.
Prezioek gora egiten jarratuz gero, grebara jo eta alokairuak ordaintzeari utziko diotela mehatxatu du Madrilgo Maizterren Sindikatuak. Horrela, alokairuak % 50 murriztea nahi dute. Bihartik aurrera protestak Espainiako Estatuko txoko guztietara zabaltzea eskatu dute.
Paloma Lopez Bermejo Madrilgo CCOOko idazkari nagusiak, bere aldetik, Madrilgo etxe turistikoen alokairuak arautzeko eskatu dio Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa