Ekonomia
protestak
eitb media
Deialdi honen bidez, garraiolarien erretiro aurreratua arautzea eskatu nahi dute, lanbidearen arrisku-mailagatik. Lanuztea urriaren 28an, azaroaren 11n, 28an eta 29an, eta abenduaren 5ean eta 9an egingo da, eta abenduaren 23tik aurrera mugagabea izango da.
Kamioien karabana Nafarroan, 2022ko martxoaren protestetan. Argazkia: EFE
CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorra deitu dute errepideko garraioaren sektorean lanean diharduten profesionalen erretiroaren aurrerapena erregulatzea eskatzeko. Lanuztea urriaren 28an hasiko da, eta merkantzia-garraiorako eta bidaiarientzako garrantzistuak diren beste gun batzuetan ere izango da, besteak beste, Black Friday egunean, abenduko zubian edota Gabonetan.
Lanuzteak errepideko garraioan zerbitzua eskaintzen duen langile orori dago bideratuta, izan ibilgailu astuna edo arina, izan bidaiarien garraioa, izan osasun-garraioa.
Greba deialdia, zehazki, urriaren 28an, azaroaren 11n, 28an eta 29an, abenduaren 5ean eta 9an egingo da, eta abenduaren 23tik aurrera mugagabea izango da.
CCOOk eta UGTk erretiro aurreratua defendatzen dute gidarien adin handiaren ondorioz errepideko garraioaren sektorean dagoen istripu-kopuru handiaren ondorioz. Batez ere, 55 urtetik gora izan ohi diren istripuen ondorioz, hain zuzen.
Biek ala biek garraioaren profesionalen erretiro adina aurreratzeko Espainiako Gobernuaren eta hainbat patronalen aldetik sufritzen duten "blokeo sistematikoa" salatzen dute
Sindikatuek azaldu dutenez, lanuzteak ekiditeko beren esku zegoen guztia egin dute, hala nola, kontzertazioak, ministerioekin eta alderdi politiko ezberdinekin elkarrizketak, baina ez dira adostasunera iritsi.
Espainiar Estatuan 250.000 soldatapeko kamioilari inguru daude, nahiz eta autonomoak ere grebara batzea espero duten sindikatuek. Hortaz, 500.000 langilera irits daiteke grebara joko duten langileen zifra; izan ere, sektoreko langileen %70a UGT eta CCOO sindikatuetan daude ordezkatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa