Ekonomia
Lan-istripua
Agentziak | EITB Media
Langilea Bodega Romana industrialdeko elikagai-enpresa batean ari zen lanean, makina batek beso bat harrapatu zionean. Askatu ondoren, larrialdi zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin zizkioten, eta helikopteroz eraman Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Baina azkenean hil egin da.
Hil da Funesen (Nafarroa) atzo oso larri zauritutako 29 urteko behargina, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Bodega Romana industrialdean dagoen elikagai-enpresa batean lanean ari zela, makina batek beso bat harrapatu zion.
SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 17:58an izan zuten ezbeharraren berri, eta Azkoiengo eta Cordovillako suhiltzaileak, Azkoiengo eta Rincon de Sotoko (Errioxa) medikuak, oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia bat, helikoptero bat eta Foruzaingoa bertaratu ziren .
Langilea, 29 urteko Fiteroko bizilaguna, makina batean besoa harrapatuta zauritu zen.
Besoa askatu ondoren, larrialdi zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin zizkioten, eta, ondoren, helikopteroan eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, oso larri. Azkenik, hil egin da.
Tafallako Polizia Judizialak eta Foruzaingoaren Polizia Zientifikoak ikerketa abiatu dute ezbeharra nola gertatu den argitzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa