12:57

Ekonomia

Nafarroa

Nafarroako Medikuen Sindikatuak bertan behera utzi du urriaren 15etik azaroaren 17ra egindako greba deialdia

Agentziak | EITB Media

Maria Chivitek legealdia amaitu arte, sei hilean behin greba egiteko asmoa du Nafarroako Medikuen Sindikatuak, eta, hortaz, hurrengo deialdia martxoaren 10etik apirilaren 7ra izango da.

  • Nafarroako mediku bat, aurreko greba deialdi batean

    Nafarroako mediku bat, aurreko greba deialdi batean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Medikuen Sindikatuak urriaren 15etik azaroaren 17ra egina zuen greba deialdia bertan behera utzi du, gaixoei kalterik ez egiteko asmoz, baina presio neurriei eutsiko dietela ohartarazi du.

Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkariak agerraldia egin du gaur goizean sindikatuaren egoitzan, Rosa Alas eta Jesus Soria sindikatuko kideak alboan zituela.

Urriko greba deialdia bertan behera gelditu bada ere, Nafarroako Medikuen Sindikatuak eutsi egiten dio martxokoari. Nafarroako Gobernuaren legealdia amaitu arte, sei hilean behin greba egiteko asmoa du Nafarroako Medikuen Sindikatuak, eta, hortaz hurrengo deialdia martxoaren 10etik apirilaren 7ra izango da. "Greba deialdirik ez badago, Gobernuak eta (Osasun) Departamentuak ez dute hitz egiteko gogorik", salatu dute.

Edozein kasutan, urriaren 15etik azaroaren 17ra bitartean medikuei eskatu diete ohiko lanalditik kanpo egiten dituzten ordu estrak ez egiteko, laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko araudiak ezarritakoa baino gehiago delako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena