Itxi

Ekonomia

HEZKUNTZA

Hezkuntza Sailak ikastetxe kontzertatuak ikuskatuko ditu, kuotak kobratzen ez dituztela ziurtatzeko

Agentziak | EITB Media

Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "zorrotzagoa" izango da kuoten inguruko araudia betearazteko.

  • Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua, Radio Euskadin

    Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua, Radio Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe kontzertatuak eta pribatuak ikuskatu eta monitorizatuko ditu zerbitzua doakoa dela bermatzeko, Begoña Pedrosa sailburuak azaldu duenez.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan gogorarazi duenez, Hezkuntza Lege berrian jasota dago itunpeko ikastetxeen doakotasuna eta Eusko Jaurlaritza zorroztasun handiagoz arituko da kuoten inguruko araudia betearazteko. Gainera, urte amaierarako ikastetxe kontzertatuetako irakasleen soldatak eskola publikoko langileekin parekatuko dela kalkulatu du.

Bestalde, Hezkuntza Sailak 2025ean egingo duen Lan Eskaintza Publikoan 1.200 lanpostu inguru eskainiko direla adierazi du, ostiralean Eusko Legebiltzarrean esan bezala. Hala ere, onartu du kopuru hori aldatu daitekeela, hezkuntzako mahai sektoriala osatzen duten sindikatuekin elkartu ostean.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN