09:05

Ekonomia

INFLAZIOA

KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da

O. A. | EITB Media

Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.

  • Erosketa saskia. Egile eskubiderik gabeko irudia

    Erosketa saskia. Egile eskubiderik gabeko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Prezioek gora egiten jarraitzen badute ere, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5eraino. Horrela, 2021eko martxotik izan den tasarik txikiena da, orduan % 1,3an kokatu baitzen.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera, batez ere erregaiak merkatzeak eragin du prezioak apaltzea. Hala ere, elikagaiak eta elektrizitatea iaz baino merkeago egoteak ere izan du eraginik, neurri txikiagoan bada ere.

Ondorioz, lau hilabete segidan daramatza beheranzko bidean, maiatzean % 3,6an egon ostean, % 3,4ra jaitsi baita ekainean, % 2,8ra uztailean eta % 2,2ra abuztuan.

Abuztutik irailera, berriz, prezioak sei hamarren merkatu dira.

Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.

Iraileko datu aurreratua urriaren 15ean baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena