12:32

Ekonomia

Barne produktu gordina

EAEko ekonomia % 1,8 hazi da bigarren hiruhilekoan eta 18.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Agentziak | EITB Media

Dena dela, igoera ekonomiko hori Espainiako Estaturako aurreikusita dagoenaren azpitik (% 2,9) dago, baina Euroguneko ekonomiarako aurreikuspenaren gainetik (% 0,6). Arloka, zerbitzuek eta lehen sektoreek izan dute bilakaera onena; industrian, ordea, geldialdia sumatu da.

  • Emakumezko tabernari bat, lanean.

    Zerbitzu sektoreak bilakaera ona izan du 2. hiruhilekoan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 1,8 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, betiere iazko epe berarekin alderatuta. Horrez gain, 18.000 lanpostu sortu dira, gehienbat zerbitzuen sektorean. 

Eustat Euskal Estatistika Institutuak EAEko ekonomiaren bilakaeraren datuak eman ditu, apiriletik ekainera artekoak. Lehen hiruhilekoarekin erkatuta, % 0,4koa izan da igoera. 

Lurraldeka, datu onenak Bizkaian eta Gipuzkoan izan dituzte, % 1,9ko hazkundearekin; Arabak igoera apalagoa izan du, % 1,4koa. 

Igoera gorabehera, datuok Espainiako Estaturako aurreikuspenetik urrun daude (% 2,9). Hori bai, Eurogunerako (% 0,6) eta Europar Batasunerako (% 0,8) kalkuluen gainetik daude. 

Sektoreei erreparatuta, zerbitzuenak (% 2,3ko igoera) eta lehen sektoreak (% 2,8) izan dituzte datu onenak. Industriak, aldiz, igoera apala izan du (% 0,4); areago, lehen hiruhilekoarekin alderatuta, behera egin du. Eraikuntza sektoreak ere gora egin du (urtebetekoa % 1,5ekoa igota).

Kontsumo pribatu zein publikoa hazi egin dira iazko epe berarekin alderatuta (hurrenez hurren, % 1,7 eta % 2,2), baina aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, beherakada atzeman da (% 2,3 eta % 2,4).  Inbertsioan ere antzeko joera sumatu da (urtebeteko tasak %  1,6 gora, eta % 0,4ko jaitsiera 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta). 

Enplegu datuek ere, hobera

Halaber, enpleguari dagokionez (lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), %1,9 hazi da, iazkoarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo da.

Guztira, 8.318 lanpostu garbi gehiago sortu dira. 

Horrenbestez, Eustaten uztaileko aurreikuspenak hamarren batean hobetu dira (urtebetean), baina aurreko hiruhilekoan izandakoekin alderatuta, kaskartu. 

Zerbitzuen sektorean eta industrian sortu dira lanpostu gehien, hurrenez hurren, % 2,4 eta % 1. Kontrara, lehen sektorean % 2,4ko jaitsiera atzeman da, eta % 1ekoa, eraikuntzan. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena