Ekonomia
Turismoa
EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 911.049 gaualdi zenbatu dituzte aurtengo abuztuan. Gainera, iazko abuztuarekin alderatuta, gaualdiak % 1,6 igo dira.
Okupazio maila, abuztuan, EAEko hoteletan. Grafismoa: EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 426.038 pertsonak hartu dute ostatu aurtengo abuztuan, iazko hilabete berean baino % 3,6 gehiago. Gainera, turista horien erdiak baino gehiago (% 53,4) atzerritarrak dira.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera, EAEko hoteletan 911.049 gaualdi zenbatu dituzte aurtengo abuztuan. Gainera, iazko abuztuarekin alderatuta, gaualdiak % 1,6 igo dira, 911.049raino.
EAEko hotel establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,14 egunekoa izan da abuztuan, aurreko urteko hil berean baino txikiagoa, orduan 2,18 egunekoa izan baitzen.
Okupazio maila % 85,8koa izan da abuztuan EAEko hoteletan, gelen arabera neurtuta. Halaber, gela eta egun bakoitzeko tarifa 144 eurokoa izan da, iazko abuztukoa baino % 5,8 garestiagoa.
Lurraldeka, Gipuzkoan eta, bereziki, Araban nabarmen hazi da bisitari kopurua abuztuan eta jaitsi, aldiz, Bizkaian. Arabako hoteletan 63.344 sarrera eta 127.134 gaualdi zenbatu dituzte abuztuan, aurreko urtean baino % 7,7 eta %7,4 gehiago; Gipuzkoan, sarrerak % 7,5 eta gaualdiak % 4,3 hazi dira, 173.914 sarrera eta 385.535 gaualdi izan ondoren, eta Bizkaian, aldiz, %1,1 sarrera gutxiago (188.780) eta %2,5 gaualdi gutxiago (398.380) izan dira.
Hiriburuei dagokionez, sarrerak % 12,9 igo dira Gasteizen eta % 7,4 Donostian, Bilbon %1,8 gutxitu dira. Ildo beretik, iazko abuztuaren aldean, gaualdiak %11,0 igo dira Gasteizen eta %8,1 Donostian; Bilbon, ordea, %3,3 jaitsi dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa