Ekonomia
EUSKO LEGEBILTZARRA
EITB MEDIA
Deskarbonizaziora, eraginkortasun energetikora eta autokontsumora bideratutako funts propioekin osatutako 260 miloi euroko programa bat martxan jarriko duela iragarri du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak.
Mikel Jauregi, gaur, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Energia berriztagarriei buruzko "herri mailako gogoeta" egitea ezinbestekoa da, eta eragileen arteko "eztabaida lasaiak eta zentzuzkoak" ahalbidetu dezake hori. "Irtenbide orekatuak" behar dira, "energia menpekotasuna" alde batera uzteko. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak egin ditu adierazpenok, bere Sailaren ildo orokorrak eta lan-lerro nagusiak azaltzeko, goizean, Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian. "Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago" dira helburu nagusiak.
Esan duenez, trantsizio energetikora bidean "jauzi kualitatiboa" emateko ordua da, EAEko enpresek alor horretan aurrea hartu dezaten. Hurrengo lau urteak "hil ala bizikoak" izango direla uste du, eta, beraz, "herri modura apustua" egin behar dela irizten dio sailburuak. Hala egin ezean, "atzean" geratzeko eta "aukerak" galtzeko arriskua ikusten du. "Nahiz eta Europako eta munduko egoera ekonomikoa kolokan egon, Euskadi gai da Europako aldaketa industrialean aitzindari izateko. Jauzi kualitatiboa egin behar dugu, gure enpresek aurrea har dezaten eraldaketa energetiko eta digitalaren arloan, lehiakortasunaren eta hazkundearen palanka gisa", azpimarratu du.
"Euskal industria deskarbonizatzen jarraitzeko", Eusko Jaurlaritzak abian jarriko dituen ekintzak zehaztu ditu Jauregik, eta, iragarri duenez, programa berri bat jarriko da martxan, "funts propioetako 260 milioi eurokoa, deskarbonizazio industrialera, energia-efizientziara eta autokontsumora bideratua"; 100 milioi euro energia-efizientzia industriala sustatzeko eta emisioak murrizteko izango dira, eta gainerako 160 milioi euroak autokontsumo industriala eta etxebizitzetakoa sustatzeko.
Azpimarratu duenez, deskarbonizazio-prozesuak "azpiegitura berrien garapena" eskatzen du, nagusiki "sorkuntza elektrikokoak, haize eta eguzki instalazio fotovoltaiko handietan eta autokontsumorako instalazio txikiagoetan oinarrituta". "Industria eta gizarte modernoek jasangarriak izan behar dute; bestela, nekez biziraungo dute. Ingurumen eta energia irizpideak politika sektorial guztietan integratu behar ditugu, ez betebehar gisa, baizik eta gure industrian balio erantsia sortzeko faktore lehiakor gisa, eta erronka partekatu hori sozializatu behar dugu, onuragarria baita nola herritarrentzat hala enpresentzat", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa