Ekonomia
Lan-gatazka
EITB
ELA, ESK, CCOO eta USO sindikatuek azaldu dutenez, % 27ko soldata-igoera lortu dute, eta hori "aurrerapauso garrantzitsua da sektore maskulinizatuekiko dagoen soldata-arrakala amaitzeko".
Langileek hilabeteak daramatzate protestan. Argazkia: @ESKsindikatua
ELA, ESK, CCOO eta USO sindikatuek aurreakordioa sinatu dute Donostiako Udalaren eraikin eta lokaletan garbiketa-zerbitzuak ematen dituen Gizatzen azpikontratarekin. Besteak beste, langileentzat % 27ko soldata-igoerak jasotzen ditu aurreakordioak, eta 180 langileri eragiten dien ordainsarien "eskala bikoitzari" amaiera emango dio.
Sindikatuek azaldu dutenez, aurreakordio horren arabera, 2025etik aurrera langile guztien lan-baldintzak berdinduko dira. Gainera, "diskriminazio-egoeran" egon diren langileek "konpentsazio-ordainsaria" jasoko dute.
Hori zen, hain zuzen ere, lan-gatazka honetan sindikatuen aldarrikapen nagusietako bat; izan ere, behin baino gehiagotan salatu dutenez, Gizatzenek 2022ko otsailean esleitu zuen zerbitzua, eta aurretik Donostiako udal-lokalak garbitzeaz arduratu zen enpresako langileak subrogatu zituen.
Subrogatutako langile horiei aurretik zuten lan-hitzarmena aplikatzen jarraitu zitzaien, eta 2022ko otsailetik aurrera kontratatu zirenei, berriz, Gipuzkoako eraikin eta lokalen hitzarmen kolektiboa aplikatzen zaie. Sindikatuen kalkuluen arabera, 4.000 euro gutxiago kobratzen zuten aurrenekoek.
Aurreakordio berrian jasotako soldata-igoerei dagokienez, sindikatuek azaldu dute % 27ko igoera lortu dela, eta hori "aurrerapauso garrantzitsua" dela "sektore maskulinizatuekiko dagoen soldata-arrakala amaitzeko".
Bestalde, erretiro partzialekin eta lanpostu hutsekin lotutako gaiak ere arautu dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa