11:20

Ekonomia

Irailaren 26ko greba orokorra

Eusko Jaurlaritzak greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Erredakzioa

Osasun alorrean, jaiegunetako langile-kopurua izango da; eskoletan, pertsona bakarrak egon beharko du, sarrera-irteerak kontrolatzeko, eta, garraio publikoan, zerbitzuaren % 30 eskainiko dute.

  • Eusko Jaurlaritzak irailaren 26ko greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.

    Eusko Jaurlaritzak irailaren 26ko greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak jakinarazi ditu irailaren 26ko greba orokorrerako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak.

Aurreko aldi batzuetan gertatu den moduan, garraio publikoan zerbitzuaren % 30 eskainiko dute gutxienez, osasun alorrak jaiegunetako zerbitzua izango du, eta hezkuntzan langile bakarra egongo da zentroa irekita eduki ahal izateko. EITBk ohiko ordutegian eman beharko ditu albistegiak.

Hori horrela, osasun-zentroetan jaiegunetan egon ohi den langile kopurua egongo da gutxienez, eta dialisiarekin eta minbiziarekin lotutako tratamenduak bere horretan utziko dira. Larrialdi zerbitzuak ere % 100ean utziko dituzte. Zaharren egoitzek eta adingabeenek jai egunetako langile kopurua izan beharko dute, eta eguneko zentroetan arreta zuzeneko langileriaren erdia egon beharko da.

Hezkuntzari dagokionez, unibertsitateaz aparte, zentro publiko eta kontzentratuetan gutxienez pertsona bat egongo da, jendearen sarrera-irteerak zaintzeko. Haur-eskolen Partzuergoan, udal-haurtzaindegietan, EHUn, Musikenen eta udal musika-eskoletan ere antzeko neurriak ezarri dituzte.

Bestalde, osotasun fisikoaren kontrako mehatxupean daudenek jasotzen duten segurtasun zerbitzuko langileen erdiek lan egin beharko dute greba egunean.

Garraio publikoan gutxienez lanegunetako zerbitzuaren % 30 eman beharko dute. Sustapen Ministerioak Renfeko gutxieneko zerbitzuak % 75era igo ditu puntako orduetan eta % 50era gainontzekoetan. Halaber, autobideetako eta tuneletako bide-sarietan jaieguneko zerbitzua emango da gutxienez. Gasolindegiak ere, gutxienez hirutik bat egongo da irekita.

Energia, ur garbiketa, ur-hornidura eta telekomunikazio alorrean, jaiegunetako zerbitzua bermatu beharko da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena