Ekonomia
ARABAKO FORU ALDUNDIA
EITB MEDIA
Sistema indarrean sartu zenetik, Arabako Foru Ogasunak 64 espediente ireki ditu guztira, TicketBai ez aplikatzeagatik. Oraingoz, ez dute zehaztu zeintzuk eta zenbat diren espedientea egin dieten txosnak.
TicketBai sistemaren kontra Gasteizko txosnek egindako protesta. Artxiboko irudia.
Gasteizko "hainbat" txosnari espedientea zabaldu die Arabako Foru Ogasunak, Ama Zuriaren jaietan TicketBai ez erabiltzea egotzita. Oraingoz, ez dute argitu zeintzuk eta zenbat diren.
Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiak esan duenez, orotara, 64 espediente zabaldu dituzte lurralde osoan, ordainketa sistema abian jarri zutenetik.
Gobernu Bileraren osteko agerraldian, diputatu nagusiak nabarmendu du herritar eta erakunde orok dituztela "zerga betebeharrak", "baita txosnek ere". Horregatik, erantsi du "gardentasunaren eta elkartasunaren" izenean zabaldu dituztela espedienteak, eta horiek "argitu zain" daudela.
Halaber, esan du guztiek izango dutela alegazioak aurkezteko aukera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa