Ekonomia
Hipotekak
Agentziak | EITB Media
Hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabili ohi den indizea % 2,986an dago. Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko dituen astean iritsi da marka.
Euriborra da hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabili ohi den indizea. Argazkia: EFE
Euriborra, Hego Euskal Herrian hipoteka aldakorrak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea, % 3tik jaitsi da gaur (% 2,986). 2022ko abendutik lehen aldia da eguneko tasa langa horretatik behera kokatzen dena. Jaitsierak Europako Banku Zentralaren bilerarekin egin du bat, eta aurreikuspena da interes tasak puntu laurdena jaistea.
Indizeak egunak zeramatzan beheranzko joeran, baina betiere % 3tik gora (ostiralean % 3,025ean kokatu zen). 2022ko abenduaren 16an izan zen, azkenezkoz, maila horretatik behera.
Eguneko tasa da % 3tik jaitsi dena; hilabetekoa, aldiz, langa horretatik gora dago. Kalkuluen arabera, iraileko euriborra % 3,006an geratuko da, abuztuko markatik behera (% 3,166).
Bost hilabete daramatza indizeak beheranzko bidean. Martxoan ekin zion behera egiteari, % 3,718ra jaitsi zen orduan. Ondoren etorri ziren, bata bestearen atzetik, gainerako jaitsierak: apirilekoa (% 3,703), maiatzekoa ( % 3,68), ekainekoa (% 3,65), uztailekoa (% 3,526) eta abuztukoa (% 3,166). Beherakadarekin, hipoteka hilabeteotan berrikusi behar zutenek nolabaiteko arindua sumatu dute.
Ekainean bultzada eman zien beherakadei Europako Banku Zentralak, interes tasak puntu laurdena jaistea ebatzi batzuen.
Hain justu, asteon du bilera Europako erakundeak, eta ostegunean tasak berriro jaistea aurreikusten da (0,25 puntu kasu honetan ere).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa