16:36

Ekonomia

Lan istripua

Auto batek langile bat harrapatu du AP-8an, Irungo ordainlekuan, eta ospitalera eraman dute zaurituta

EITB

Arratsaldeko hirurak hamar gutxi aldera gertatu da ezbeharra. Antza, bertatik pasatzen ari zen auto batek aurretik eraman du langilea, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

  • Irungo bidesaria, artxiboko irudi batean.

    Irungo bidesaria, artxiboko irudi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irungo ordainlekuko langile bat zauritu da igande arratsaldeko lehen orduan, bertatik pasatzen ari zen auto batek harrapatuta, Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera. 

Arratsaldeko hirurak hamar gutxi aldera gertatu da ezbeharra. Antza, bertatik pasatzen ari zen auto batek aurretik eraman du langilea, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Zauritua, emakumea, ospitalera eraman dute. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena