Ekonomia
Lana
EITB MEDIA
Guztira, 111.363 langabe daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratuta. Nafarroan, berriz, 29.407 dira. Igoera handiena Gipuzkoan somatu da (% 4,64) eta txikiena Nafarroan (% 0,22).
3.298 langabe gehiago zenbatu dira abuztuan EAEn, % 3,05 gehiago. Argazkia: EFE
Langabeziak gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abuztuan. 3.298 langabe gehiago (% 3,05) zenbatu ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eta, guztira, 111.363 langabe daude erregistratuta.
Igoerarik handiena Gipuzkoan izan da (% 4,64). Atzetik datoz Bizkaia (% 2,84) eta Araba (% 1,29).
Nafarroan, aldiz, ia ez da aldaketarik egon. Langabezia % 0,22 igo da, 66 pertsona gehiago, eta langabeen kopuru orokorra 29.407koa da.
Estatu osoan, ia 194.000 enplegu galdu ziren abuztuan, azken 5 urteetako kopururik handiena.
Lanbidek emandako datuen arabera, azken urteetako abuzturik okerrena izan da aurtengoa lanari dagokionez, EAEn. 2010etik ez da hainbeste langabetu zenbatu abuztuan.
Langabeziaren bilakaera abuztuan. Argazkia: Lanbide
Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak defendatu duenez, "udako ohiko geldialdia gorabehera, Euskadiko enpleguak sendotasunari eusten dio".
Langabetu kopuru orokorrari begiratuta, Bizkaiak izan du langabe gehien (62.995). Bigarren lekuan Gipuzkoa dago (29.898) eta hirugarrenean Araba (18.490).
Langabeen adinari dagokionez, erdiak baino gehiago (% 53,6) 45 urtetik gorakoak dira.
Hala ere, abuztuan, 30 eta 44 urte bitartekoen artean galdu zen enplegu gehien eta, talde horren barruan, nabarmentzekoa da emakumeena, horien langabezia % 8 igo baita.
Langabe guztiak kontuan hartuta ere, emakumeak dira gehiengoa, % 58,5a hain zuzen ere.
Azkenik, zerbitzuena da langabe gehien duen sektorea, baita amaitu berri den abuztuan langile gehien galdu dituena ere. Langabeen % 4 sektore horretakoak izan dira eta, ondoren, industriakoak (% 3).
Kontratazioari dagokionez, abuztuan 47.966 kontratu berri sinatu ziren, eta horietatik 9.928 ( % 20,7) mugagabeak izan dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa