Ekonomia
Bilera Erroman
Erredakzioa
Kazetariekin Erroman izandako elkarrizketa informal batean iragarri du. Hala ere, Rajoyk ez du gai honen inguruan xehetasun gehiagorik eman nahi izan.
Rajoy Zentroko Nazioarteko Demokraten biltzarrean, Erroman. EFE
Informazio gehiago (1)
"Nik uste dut pentsioak igoko ditugula", hitz horiekin erantzun die Rajoyk pentsioak izoztuko zituela zioten informazioei.
Hala ere, pentsioen igoerak KPI kontsumoko prezioen indizearekin bat egingo ote duen galdetutakoan, Rajoyk ez du xehetasun gehiagorik eman nahi izan.
Erroman kazetariekin bart izandako solasaldian adierazi zuen hori, Italiako hiriburura joan baitzen Rajoy, Mario Monti Italiako gobernu buruarekin elkartzera.
Bi gobernu buruen mezu bateratua
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Mario Monti Italiako lehen ministroa Erroman bildu dira ostiral honetan, ekonomia eta finantza arloko krisiari aurre egin eta elkarlana bultzatu eta indartzeko.
Ordubeteko bileran, eta ''Eurogunearen egoera'' jorratu dute, eta urriaren 29an Madrilen egingo duten bileraren gaiak ere zehaztu dituzte.
Beren herrialdeei zuzenean eragiten dien euroaren krisiaren aurrean, Rajoyk eta Montik ''koordinazio estua'' izatea adostu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa