Ekonomia
Euskal autonomia erkidegoa
EITB Media
Lau eskatzaileetako ia hiruk alokairuaren aldeko hautua egin du gurasoen etxea uzteko orduan. Gehienez bi urtez, hilean 300 euro ordaintzean datza Emantzipa laguntza.
25-29 urteko gazteei zuzenduta dago laguntza. Artxiboko argazkia: EITB Media
Indarrean sartu zenetik, 2024ko otsailean, 6.500 gaztek baino gehiagok eskatu dute Jaurlaritzaren emantzipaziorako laguntza, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak gaur emandako datuen arabera.
Dirulaguntza eskatu dutenen gehienek, % 72,3k, alokairuko etxea hartu edo hartuko dute; gainerako % 22,7 erositako etxebizitzan emantzipatu da. Bada beste datu deigarririk: emakumeak dira nagusi ( % 60) eskatzaileen artean. Halaber, erdia baino gehiago bizkaitarrak dira; herena, gipuzkoarrak, eta gainerako % 15, arabarrak. Udalerrien arabera, 1.593 eskaera Bilbon emantzipatzen diren gazteenak dira; 829, Gasteizen; 811, Donostian; 273, Barakaldon, eta 177, Getxon.
Prestazio hori hilean 300 euro ordaintzean datza, gehienez 24 hilabetez, betiere etxebizitza libre baten alokairu, hipoteka edo mailegu pertsonaleko gastua frogatzen bada.
Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak nabarmendu duenez, "oso positiboa" izan da orain arteko erantzuna, eta agerian uzten du, horren ustez, "gazteen benetako premiari" erantzuten diola.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa