19:46

Ekonomia

garraioa

Talgoko langileek Industria Plan bat eskatu dute, EEPari jarritako betoak eragindako "ziurgabetasunagatik"

agentziak | eitb media

Arabako langileek egungo fabrikazioarekin jarraitzeko bermeak eskatu dituzte, baita fabrikazioa Espainian gera dadila.

  • Talgo enpresak Ribavellosan duen eraikina. Argazkia: EFE

    Talgo enpresak Ribavellosan duen eraikina. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Talgo enpresak Ribabellosan (Araba) dituen langileek "ziurgabetasuna" salatu dute, Espainiako Gobernuak Ganz Mavag talde hungariarraren Erosteko Eskaintza Publikoari (EEP) betoa jartzea erabaki baitu.

Halaber, Industria Plana eskatu dute epe laburrerako zein luzerako, egungo fabrikazioekin jarraitu ahal izateko eta fabrikazioa Espainian geratzea nahi dute.

Kepa Alcaine Talgoko CCOOko ordezkariak azaldu du, orain arte, talde hungariarrak egindako EEPa zela mahai gainean zegoen aukera, baina Espainiako Gobernuak jarritako betoaren ondoren, langileak "ziurgabetasun" egoeran daudela.

Alcainek ohartarazi du langileei ez diela "ezertarako balio enpresa talde hungariar batek erosteak, gero, hemendik lauzpabost urtera, fabrikatzen dakitenean, Espainiatik alde egingo badute".

CCOOko ordezkariak zehaztu duenez, Talgoren Arabako lantegian 700 langile inguru daude, aldi baterako langileak eta enpresaren kanpoko langileak kontuan hartu gabe. Eta Espainia osoan, 2.500 bat berezko langile.

Horrekin batera, gogorarazi du enpresak 2023ra arteko lan-kontratua daukala sinatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena