11:28

Ekonomia

Garraioa

Talgok gora egin du burtsan, Hungariako enpresaren EEPari jarritako betoak eragindako amiltzearen ondoren

Agentziak | EITB Media

Talgoren akzioek goranzko bideari ekin diote pixkanaka asteazken goizean, eta 3,965 euroan kotizatu dira.

  • Burtsaren egoitza bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

    Burtsaren egoitza bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Talgo enpresaren akzioek % 1,02 inguru gora egin dute burtsan, asteazken goizean. Asteartean ia % 9 amildu ziren Arabako Ribavellosan lantegia duen enpresaren tituluak, Espainiako Gobernuak Hungariako enpresa-talde batek aurkeztutako Erosteko Eskaintza Publikoari (EEP) uko egin ziola jakin ostean.

Asteazken goizean, aldiz, 3,965 euroan kotizatu dira eta baitaratzen hasi direla ematen du. Izan ere, astearteko burtsa-saioaren amaieran 3,925 euroan zeuden, eta Espainiako burtsako zigortuenak izan ziren, % 8,72 galduta. Gainera, bi orduz baino gehiagoz kotizatu gabe egon zen, eta une batzuetan % 10erainoko atzerakada izan zuen.

Erorialdiaren arrazoia Estatuko Gobernuak Ganz-Mavag Hungariako enpresa-taldeak jaurtitako EEParen aurka zegoela jakinarazi zuela izan zen. Segurtasun nazionalerako eta ordena publikorako arriskuak ekar zezakeela argudiatu zuen, talde horretako enpresaburu Errusiarekin izan ditzaketen harremanagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena