Ekonomia
garraioa
agentziak | eitb media
Espainiako Gobernuak atzera bota du Talgo erosteko eskaintza, "segurtasun nazionala" babesteko; izan ere, atzerriko enpresek burtsan izandako beherakada Espainiako enpresen kontrola hartzeko baliatzea saihestu nahi da.
Talgo trenaren fabrika. Argazkia: EITB MEDIA
Espainiako Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren Atzerriko Inbertsioen Batzordeak baztertu egin du Ganz Mavag (Magyar Vagon) talde hungariarrak Talgoren % 100 bereganatzeko aurkeztutako Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP), segurtasun nazionaleko arrazoiak argudiatuta.
Hala erabaki du Atzerriko Inbertsioen Batzordeak, enpresen burtsako erorketak atzerriko enpresek Espainiakoen kontrola hartzeko aprobetxatzea saihesteko lege bati esker. Izan ere, EEP erosteko baimena emateak "segurtasun nazionala eta ordena publikoa bermatzeko arriskuak ekarriko lituzkeela" uste du Espainiako Gobernuak.
Gauzak horrela, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) trenak eraikitzen dituen Talgo enpresaren kotizazioa etetea erabaki du gaur, asteartea, "kautelazko" neurri gisa eta "berehalakoan"; izan ere, konpainiaren tituluak % 0,93 jaitsi dira, eta 4,26 eurora heldu.
Espainiako Gobernuak EEP eskaintza atzera botatzeko erabakiaren arrazoia da baimena emateak "segurtasun nazionala eta ordena publikoa bermatzeko arriskuak ekarriko lituzkeela".
Gainera, Ganz Mavag (Magyar Vagon) fabrikak Talgoren ekoizpen-arazoak konpontzeko ahalmen nahikoa ote zuen zalantzati zegoen Espainiko Gobernua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa