Ekonomia
Erreformak prestatzen
Erredakzioa
Bruselak aitortu du erreforma plan bat abiatzeko lanean ari dela Rajoyren Gobernuarekin, baina erreskatea prestatzen aritzea ukatu du. Ostegunean aurkeztuko dute erreforma plana.
Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. EFE
Espainia hasi da dagoeneko erreskatea negoziatzen, Financial Times argitalpenaren arabera. Egunkariak kaleratu duenez, Espainia erreskatatzeko eta EBZak Espainiaren bonuak erosteko programa ari dira jorratzen.Halaber, Espainian erreforma ekonomikoak abiatzeko neurriak ere ari dira lantzen, Mariano Rajoyren Gobernuarekin batera, horren esanetan.
Ostegunean aurkeztuko omen du Gobernuak Espainiako ekonomian erreforma estrukturalak egitea ekarriko omen duen plan hori.
Negoziazioetan parte hartu duten iturriek Financial Times egunkariari azaldu diotenez, Luis de Guindos ministroa ari da Europako Batzordearen eta Gobernuaren arteko elkarrizketetan parte hartzen. Nazioarteko hartzekodunek eska ditzaketen neurriak dira negoziazio horien oinarri.
Bruselak ukatu egin du erreskatea prestatzen aritzea
Espainiako Gobernuarekin elkarlanean, irailaren 27an Gobernuak aurkeztuko duen erreforma plana lantzen ari direla azaldu du Europako Batzordeak ostiral honetan, baina ukatu egin du erreskaterako lehen pausoa denik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa