14:04

Ekonomia

Zerga-bilketa

EAEko hiru ogasunen bilketa bateratua % 1 baino ez da hazi, mutualistei itzulitako diruagatik

Agentziak | EITB Media

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru ogasunek pentsioetan izandako atxikipenak itzuli behar izan dituzte, Gorenaren epai baten ondorioz. Gainera, BEZaren bilketa jaitsi egin da.

  • Gipuzkoako Foru Aldundia.

    Gipuzkoako Foru Aldundia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunen zerga-bilketa bateratua % 1 baino ez da hazi, mutualistei egindako itzulketek eragin handia izan baitute. Uztailera arte, hiru ogasunen diru-bilketen batura 10.189,5 milioi eurokoa izan da.

Auzitegi Gorenak pentsioetan izandako atxikipenak berreskuratzeko eskubidea aitortu zien mutualistei, 1979ra arte egindako ekarpenak kontuan ez hartzeagatik. Itzulitako diruaren ondorioz, beraz, bilketa % 1,6 murriztu da Gipuzkoan eta berdin geratu da Araban.

Joan den hilean, bilketa metatua aurreko urtekoa baino % 4,2 handiagoa izan zenean, aldundiek "zuhurtzia" eskatu zuten, hurrengo hilabeteetako datuei eragingo baitzieten mutualistei itzuli beharrekoak.

Gainera, BEZaren bilketa iazko aldi berean metatutakoa baino txikiagoa izan da. % 8,6 jaitsi da Bizkaian, eta % 7,3 Araban eta Gipuzkoan.

Kopuru absolutuetan, uztailera arte 108,7 milioi euro gehiago bildu dira.

Gorakada Bizkaian

Araban eta Gipuzkoan ez bezala, diru-bilketa igo egin da Bizkaian. 6.207,6 milioi eurora iritsi da bildutako kopurua, iaz baino % 2,5 gehiago.

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, lanaren eta kapital higigarriaren atxikipenen bilakaera positiboak itzulketak konpentsatu ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena