21:27

Ekonomia

Burtsak

"Astelehen beltza"ren ondotik, nolabaiteko lasaitua hartu dute merkatuek

Agentziak | EITB Media

Atzoko deskalabruaren ostean, Japoniako Nikkei indizeak % 10,23 egin du gora, 2008tik izandako hazkunderik handiena. Badirudi Europako merkatuek lasaitasuna berreskuratu dutela, baina oraindik zalantzak mantentzen dira.

  • Espainiako Burtsa, gaur.

    Espainiako Burtsa, gaur. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Ez dadila izua zabaldu". Inbertsoreek buelta eman diote atzoko deskalabruari, eta merkatuek goranzko bidea hartu dute, "astelehen beltza"ren biharamunean. Europako burtsa nagusiek emaitza desberdinak izan dituzte; positiboak baino, negatiboagoak. Asiarrek, berriz, emaitza positiboak lortu dituzte eta Wall Streetek positiboan ireki du.

Zabaltzen lehenak dira Asiako burtsak, eta joera ezarri dute. Hala, Japoniako Nikkei indizeak % 10,23ko igoerarekin itxi du saioa, hiru egunez jarraian beherakadak jaso ostean. 2008tik izandako hazkunderik handiena izan da, zinez, gaurkoa.

Abuztua hasi zenetik % 11ko galera pilatu du Tokiko burtsak, baina % 4ko igoera du metatuta aurten. 

Europan ere baikortasuna nagusitu da, eta indize gehienek igoera txikiekin abiatu dute saioa. Itxieran, IBEX 35ek, Espainiako Burtsaren indize nagusiak, % 0,32 egin du behera, Milanek (% 0,6) eta Parisek (% 0,27) bezala. Londresek % 0,23 irabazi du eta Frankfurtek % 0,09.

Brent petrolio upelaren prezioak (Europan erreferente) % 0,56ko hazkundea izan du, 76,73 dolarretaraino, eta Texasekoak ere, antzera (73,53 dolar, % 0,56 gehiago). 

Wall Streeten, bestalde, indize nagusiek positiboan ireki dute. Atzo azken bi urteetako daturik kaskarrekin amaitu zuen saioa. Dow Jones indizeak % 2,60 egin zuen atzera, eta Nasdaqak, % 3,43. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena