10:30

Ekonomia

ETXEBIZITZA

Etxebizitzen salerosketa % 9,6 jaitsi da ekainean EAEn

AGENCIAS | EITB MEDIA

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan salerositako etxebizitza guztien 1.468 libreak izan ziren eta 214 babes ofizialekoak.

  • Artxiboko irudia

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxebizitzen salerosketa % 9,6 jaitsi zen ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko datuekin alderatuta, Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera.

Aurreko hilabeteko (maiatza) datuekin alderatuta ere, behera egin du etxebizitzen salerosketak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; % 7,1 jaitsi da hilabeteko tasa.

Ekainean salerositako etxebizitza guztien 1.468 libreak izan ziren eta 214 babes ofizialekoak. Eta aintzinatasunari dagokionez, 306 etxebizitza berriak ziren eta 1376 bigarren eskukoak.

Orotara, etxebizitzen gaineko 3.044 operazio erregistratu ziren joan den hilean: 1.682 salerosketak izan ziren, 885 oinordetza bidez eskualdatutakoak eta 32 donazioak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena