17:43

Ekonomia

Hirigintza-plana

Donostiako Udalak aldi baterako eten du Loiolako kuartelak erosteko hitzarmena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Udalak eta Defentsa Ministerioak hartu dute erabakia, abuztuaren 18an amaitzen baita lurrak erosteko eskriturak sinatzeko egungo hitzarmenaren epea.

  • Loiolako kuartelak Urumea ibaiaren ondoan, Donostian

    Loiolako kuartelak Urumea ibaiaren ondoan, Donostian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Udalak aldi baterako eten du Defentsa Ministerioarekin Loiolako kuartelak erosteko izenpetutako hitzarmena, harik eta Kosten Zerbitzu Probintzialak behin betiko erantzuna eman arte lursail horietan aurreikusitako hirigintza-eragiketa gauzatu ahal izateko aurkeztu zituen alegazioei.

Erabakia bi aldeek hartu dute; izan ere, abuztuaren 18an amaitzen da lurrak erosteko eskriturak sinatzeko egungo hitzarmenaren epea, udal iturriek EFE albiste-agentziari baieztatu diotenez.

Hala ere, Donostiako Udalak ez du oraindik erantzunik jaso Loiolako kuarteletako lurzoruaren hiri-izaera frogatzeko eta zortasun-eremuaren zerrenda 20 metroan, ez 100ean, ezartzea eskatzeko Kosten Zerbitzu Probintzialean aurkeztu zituen alegazioen aurrean. Ezinbesteko baldintza da eremu horretan aurreikusitako hirigintza-eragiketari ekin ahal izateko.

Udalak ziurtzat jo du Kosten Zerbitzu Probintzialak aintzat hartuko duela bere erreklamazioa, baina Eneko Goia hiriko alkateak ekainean ohartarazi zuen Udalak "segurtasuna" behar duela erosketa aurrera eramateko, Defentsa Ministerioarekin sinatu aurretik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena