Itxi

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Bilboko udal igerilekuak datozen egunetan irekiko dituzte, plantillaren zati batek akordioa lortu ondotik

EITB MEDIA

Hain zuzen mantenu arloan berritu da hitzarmena. Bihar bertan ekingo diote dena prestatzeari. Edonola ere, igerilekuak prest egon daitezen, egun batzuk beharko dira eta irekiera datarik ez dago, oraingoz.

  • Bilboko udal igerileku bat, hutsik. EITBren bideo batetik hartuta irudia

    Bilboko udal igerileku bat, hutsik. EITBren bideo batetik hartuta irudia

Bilboko udal-igerilekuak datozen egunetan irekiko dituzte, plantillaren zati batek akordioa lortuta. Hain zuzen mantenu arloan berritu da hitzarmena, eta, hala, bihar bertan ekingo diote dena prestatzeari. Akordio horren bidez, 72 eguneko grebari amaiera emango zaio.

Langileek hitzarmena berritzea lortu dute: KPItik gorako soldata-igoerak, igande eta jai egunetako 80 eurorainoko plusa eta medikuarenera joateko 16 orduko plusa, besteak beste. Gainontzeko langileek ere greba etetea erabaki dute, irailera arte, eta, hortaz, lanera itzuliko dira sorosle eta bestelakoak.

Ostegun honetan hasiko da Bilbao Kirolak Bizkaiko hiriburuko kiroldegietako kanpoko igerilekuak betetzen. Edonola ere, igerilekuak prest egon daitezen, egun batzuk beharko dira eta irekiera datarik ez dago, oraingoz.