Ekonomia
Espainia
Agentziak | EITB Media
Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) inoiz jarri duen isunik handiena da.
Booking ataria
Espainiako Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionalak (CNMC) 413,2 milioi euroko isuna ezarri dio Booking plataformari, nagusitasun jarrera izateagatik, eta Lehiaren Defentsari buruzko Legearen 2. artikulua eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 102. artikulua urratzeagatik. Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) inoiz jarri duen isunik handiena da.
Zehazki, erreserba gehien dituzten ostatuak hobeto posizionatzen dituelako zigortu du, horrek online bidezko beste agentzia batzuei merkatuan sartzea edo hedatzea eragotzi dielakoan.
Isuna 206,6 milioi euroko bi zatitan banatu du. Batetik, Espainiako hotelei bidezkoak ez diren merkataritza-baldintza batzuk ezartzeagatik zigortu du; bestetik, internet bidez zerbitzua eskaintzen duten beste bidaia agentziekiko lehia murrizteagatik.
Ebazpena ez da irmoa eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke Auzitegi Nazionalean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa