19:32

Ekonomia

Lan gatazka

Patronalak eta sindikatuek, ELAk izan ezik, Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko hitzarmena sinatu dute

Agentziak | EITB media

CCOOk, LABek, ESK-k eta UGTk hitzartutakoak % 24ko soldata igoera eta lanaldiaren murrizeta ekarriko du.

  • Bizkaiko esku-hartze sozialerako hitzarmenaren aldeko mobilizazioa.

    Bizkaiko esku-hartze sozialerako hitzarmenaren aldeko mobilizazioa. Argazkia: LAB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek eta sektoreko patronalek Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko hitzarmena sinatu dute. Lan hitzarmenak % 24ko soldata-igoera eta urteko 1564 orduko lanaldia (13 ordu gutxiago) jasotzen ditu. 2000 pertsonari baino gehiagori eragiten die hitzarmenak.

Ohar batean, LABek sektoreko langileak zoriondu ditu "egindako lan kolektiboagatik". Halaber, "feminizatuta" dagoen eta "gizarteak erabakigune guztietatik kanpo uzten dituen pertsonekin" lan egiten duen sektore batentzat "urrats historikoa" dela esan du.

ESK sindikatuak ere sektoreko langileak zoriondu ditu azken bi urte eta erdiko borrokagatik, eta "hitzarmen handi bat" sinatzeagatik.

Hitzarmenak 2022tik 2025era arteko indarraldia du, eta aldi baterako ezintasunagatiko % 100eko osagarria barne hartzen du lehenengo egunetik lehen 12 hilabeteetan, eta % 90ekoa 15 hilabeteetan, baita lanera joan ez diren langileak lehen egunetik ordezkatzea ere, besteak beste.

ELAk, bestalde, ez du akordioa sinatu. Sindikatuaren arabera, bere garaian lortutako aurreakordioak erosteko ahalmena galtzea ekarriko zien sektoreko langileei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena