Ekonomia
Administrazio publikoa
EITB Media
Espainiako legediak Europakoa urratzen duela ohartarazi dio, bigarrenez. Izan ere, sektore publikoan aldi baterako kontratuarekin lanean dihardutenen lan baldintzak langile finkoenak baino okerragoak dira (opor-eskubideetan, esaterako) eta Europako legediak ez du halako diskriminaziorik onartzen.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegia.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio ostegun honetan Espainiari, sektore publikoko bitarteko langileen kontratuetan diskriminazio-baldintzak ez ezabatzeagatik.
Europak Espainiari bigarrenez eskatu dio Europako zuzentaraua legedi nazionalean zuzen txerta dezan. Zuzentarau horren arabera, aldi baterako langileen eta finkoen enplegu-baldintzak berdinak izan behar dituzte, eta, ondorioz, debekatu egiten du iraupen mugatuko kontratua duten langileen diskriminazioa.
Ildo horretan, Bruselak ohartarazi du Espainiako legediak aukera ematen duela sektore publikoan iraupen mugatuko kontratuarekin lanean dihardutenen lan baldintzak langile finkoenak baino okerragoak izateko opor-eskubideetan, esaterako.
Batzordearen arabera, Europar Batasuneko zuzenbideak ez du halakorik onartzen, diskriminatzailetzat jotzen duelako. Bigarren aldiz dator gainera, abisua, 2014an hasi baitzuen Bruselak arau-haustearen prozedura, eta ordutik Espainiak arauak aldatu dituela onartu arren, diskriminazio-arazoek bere horretan dirautela jakinarazi du.
Bigarren epatze-gutun osagarrian, Batzordeak ohartarazten du tratu-desberdintasunetan hutsuneak daudela, antzinatasuna kalkulatzeari, baimen mota batzuk izateko eskubideari edo ibilbide profesionaletarako sarbideari dagokienez.
Espainiako agintariek bi hilabete dituzte orain Europar Batasuneko Gobernuak adierazitako akatsak eta gabeziak konpontzeko. Hori egin ezean, bi hilabeteko ultimatuma eman ahal izango lioke Espainiari, EBko Justizia Auzitegira jo aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa