Ekonomia
UDAKO OPORRAK
EITB MEDIA
Ohar batean, Kontsumitzaileen Elkarteak gogorarazi du debekatuta daudela "merkatuaren araberako prezioak" bezalako erreferentziak, edo ondo azaltzen ez diren zerbitzuengatik edo mahai tresnengatik gehigarriak kobratzea.
Txiringito baten irudia. Iturria: Canva
Hondartzako tabernak eta "txiringitoak" klasiko bat dira udan, baita Euskadin ere. Hala ere, batzuetan gerta daiteke ordaintzeko unean salneurria asko puztea, bezeroaren ustekaberako. EAEko Kontsumitzaileen Elkarteak (OCU) ohartarazi du horrelako establezimenduetan "neurrigabekeriak" gertatzen direla maiz, eta debekatuta daudela "merkatuaren araberako prezioak" bezalako aipamenak, edo zerbitzu edo mahai-tresnengatik, adibidez, gehigarriak kobratzea.
Nolanahi ere, ohar batean kontsumitzaileen Elkartean adierazi du EAEko ostalaritza-establezimendu "gehienak" ondo jokatzen dutela eta, oro har, bermatuta dagoela kontsumitzaileen eskubideekiko errespetua. Horrenbesteko eskaintzaren aurrean, baina, kontuz ibiltzeko deia luzatu du, badirelako uda sasoiaz baliatzen direnak "praktika onartezinak eta legez kanpokoak" egiteko.
Euskadiko txiringitoen ohiko praktika
Kontsumitzaileen Elkarteak bereziki ohartarazten du "merkatuen araberako prezioak" inguruan egiten diren abusuak. Jarduera hori ohikoa bihurtu da eta oso zabalduta dago ostalaritzako sektorean, eta elkartetik gogorarazi du "berariaz debekatuta dagoela ordenamenduan". Hala, nabarmendu du kontsumitzaileak uko egin diezaiokeela ordaintzeari, eta kartan agertzen den beste produktu baten prezioa aplikatzeko eska diezaiokeela lokalari".
Era berean, elkartetik gogoratu dute gauza bera gertatzen dela zerbitzu batzuetan ageri diren "zehaztu gabeko kontzeptuekin" edo mahai-tresnen prezioarekin, eta hori kontsumizioaren prezioaren baitan sartu beharko litzatekeela.
Nolanahi ere nabarmendu dute kartan egoki jasota daude "ogia, aperitiboak edo osagarriak" legearen baitan dagoela nahiz eta batzuetan "barregarriak" diren gauzak kobratzen dituzten, edarietako izotza, kaferako esnea edo terako ur beroa" kasu, eta praktika txarrak badira ere "legearen baita" sartzen direla zehaztu du.
Gomendioak
OCU Euskaditik gogorarazi dute menuetan agertzen diren salneurriak izan behar dutela kobratu behar dutena, zergak barne, eta terrazan edo eremu jakin batean kontsumitzeagatik gehigarriren batek eragiten dien ere argi adierazi behar dutela.
Era berean, tiketa edo faktura eskatzea gomendatu dute, eta ondo begiratzeko; izan ere, kontzeptu guztiak banakatuta agertu behar dute. Zerbait arraroa sumatuz gero, edo abusuren bat antzemanez gero, erreklamazio-orria eskatu eta betetzeko deia egin dute OCUtik, kexa jasotzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa