17:20

Ekonomia

FISKALITATEA

Confebaskek zerga-ordainketa jaistea eskatzea "harrigarria" dela uste du Eusko Jaurlaritzak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak Sozietateen gaineko Zerga % 17tik % 15era jaistea aztertuko duela esan du, baina Ondarearen gaineko Zerga kentzea errefusatu du.

  • Euroak

    Euroak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren ustez, "harrigarria" da Confebaskek presio fiskala murriztea eskatzea enpresentzat "inoizko etekinik handienak" izan dituen urte honetan, eta, adierazi du Eusko Jaurlaritzak defendatzen dituen proposamenak "ez doazela tributazioa jaisteko norabidean, baizik eta zerbitzu publikoei laguntzen dieten enpresei tributazio justua mantentzean".

Herri Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Torresek Confebaskek asteartean aurkeztutako proposamen fiskala izan du hizpide; proposamen horretan, besteak beste, sozietateen gaineko zergaren gutxieneko zerga % 17tik % 15era jaistea proposatzen du.

Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du Bizkaiko Foru Aldundiak Confebaskek planteatutako Sozietateen gaineko Zerga % 17tik % 15era jaistea aztertuko duela, baina Ondarearen gaineko Zerga kentzea errefusatu du.

Azaldu duenez, planteamendu horiek "ez dira berriak Bizkaiko Foru Aldundiarentzat", eta "etengabeko elkarrizketa dute, kasu honetan Cebekekin". Gainera, fiskalitateari buruzko "ikuspegiaren zati bat" Confebaskekin partekatzen dutela esan du, "enpresak lurraldera erakartzeko tresna oso indartsua eta garrantzitsua delako".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena