17:23

Ekonomia

2025eko AURREKONTUAK

Espainiako Gobernuak 2025erako gastu-muga % 3,2 handitzea onartu du, 195.353 milioira arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pauso horrekin, Pedro Sanchezen Gobernuak hasiera eman dio 2025eko Estatuko Aurrekontu Orokorrak prestatzeko prozesuari. Gobernuak urtea amaitu baino lehen onartu nahi ditu.

  • Maria Jesus Montero

    Maria Jesus Montero. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Ministroen Kontseiluak 2025eko Estatuko Aurrekontu Orokorretarako gastu ez-finantzarioaren muga 195.353 milioi eurokoa izatea erabaki du, Europako funtsak kontuan hartu gabe, hau da, % 3,2ko igoera 2024rako onartutakoaren aldean, urte horretan ez baitzen aurrekonturik izan.

Pauso horrekin, Pedro Sanchezen Gobernuak hasiera eman dio 2025eko Estatuko Aurrekontu Orokorrak prestatzeko prozesuari. Gobernuak urtea amaitu baino lehen onartu nahi ditu.

Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta lehen presidenteordeak esan du muga zuhurra dela, Europako arau fiskal berriekin bateragarria, baina Ongizate Estatuaren oinarrizko zerbitzu publikoei eusteko modukoa.

Gastuaren muga 199.171 milioira iristen da Next Generation funtsak gehituz gero. Kopuru hori 2024rako aurrekontuan jasotakoaren herenera jaisten da aurten, transferentzia txikiagoak jasoko direlako eta maileguak beste aurrekontu-atal batean zenbatzen direlako.

Monterok adierazi duenez, Gobernua prest dago talde politikoekin hitz egiten hasteko, 2025eko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua egiteko eta euren eskaerak zeintzuk diren ikusteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena