Ekonomia
PROTESTAK
EITB MEDIA
Gaur, uztailak 15, hasi dute langileen egiturazko arazoak konpontzeko hiru asteko greba, ELA eta LAB sindikatuek deituta.
Arabako suhiltzaileak, protesta batean. Argazkia: ELA.
ELA eta LAB sindikatuek deituta, Arabako foru suhiltzaileek greba hasi dute gaur, uztailak 15. Langileen egiturazko arazoak aldarrikatzeko protestak uztailaren 15etik abuztuaren 4ra bitartean gauzatuko dira.
ELAk jakinarazi duenez, suhiltzaile-parkeko langileek urteak daramatzate plantilla handitzeko eskaeratan. Gainera, sindikatuak 8 urte luzez lan-hitzarmenik gabe lanean jardun direla adierazi du.
Hala eta guztiz ere, suhiltzaileek % 100eko gutxieneko zerbitzuekin lanean jarraituko dutela adierazi dute: "Guk geuk eskatu dugu % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzea greba osoan zehar. Arduragatik, eta baita aldarrikapen nagusiekiko koherentziagatik, grebak ez du eraginik izango Arabako parkeetan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa