Ekonomia
Lan gatazka
EITB Media
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak ohartarazi dutenez, egoerari "aterabiderik aurkitu ezean", datorren ikasturtean berriro ere kalera aterako dira.
EHUko sindikatuen agerraldia Leioan, ordezko irakasleen gatazkaren balorazioa egiteko. Argazkia: ELA
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ordezko irakasleen gatazkari amaiera jartzeko pausoak eskatu dizkiote errektoretzari eta Eusko Jaurlaritza berriari. Are gehiago, egoerari "aterabiderik aurkitu ezean", datorren ikasturtean berriro ere kalera aterako direla iragarri dute.
Zehazki, "egoera zentzugabe eta diskriminatzaile" horri amaiera emateko, eta ordezkapenak soldata eta lan baldintza "duinetan" egiteko eskatu dute.
EHUko ordezko irakasleentzat lan baldintza "duinak" lortzeko urtebeteko borrokaren balorazioa egin dute gaur goizean, Leioan, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak. Salatu dutenez, bertako irakasle eta ikertzaile askok "800 euroko soldata baten truke" egiten dituzte ordezkapenak, "kasu gehienetan", eman beharreko irakaskuntza-orduak lanaldi osoko irakasle baten parekoak badira ere.
"Baldintza ekonomiko prekarioak direla eta, ordezkapenak ez dira betetzen", nabarmendu dute. Ordezkoen falta hori tarteko, hainbat kasutan ikasleak "denbora luzez" eskolak "behar bezala jaso gabe" egon direla gaineratu dute.
Egoera horrek sortutako "lan duinaren etorkizun faltaren ondorioz", hainbat lankidek lanpostua utzi dutela ere azpimarratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa