Ekonomia
2024RAKO AURREIKUSPENAK
Agentziak | EITB Media
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 2 haziko da aurten, abenduan aurreikusi zuena baino sei hamarren gehiago. Era berean, Nafarroako ekonomia aurten % 2,1 haziko dela aurreikusten du, iazko abenduan % 1,4ko hazkundea iragarri bazuen ere.
Ibon Urgoiti eta Joseba Madariaga Laboral Kutxak Bilbon eman duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Laboral Kutxaren aurreikuspenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 2 haziko da aurten, abenduan aurreikusi zuena baino sei hamarren gehiago. Enplegua, berriz, % 1,8 haziko dela, eta, ondorioz, langabezia tasa % 7,5ean kokatu dela uste du. Era berean, Nafarroako ekonomia aurten % 2,1 haziko dela aurreikusten du, iazko abenduan % 1,4ko hazkundea iragarri bazuen ere.
2024ko hazkunde aurreikuspenak berritu ditu Laboral Kutxak eta horren berri eman dute Joseba Madariagak eta Ibon Urgoitik gaur goizean Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan.
Pasa den abenduan EAEko ekonomiaren hazkundea moteldu eta % 1,4an kokatuko zela iragarri zuen. Horrez gain, enpleguak % 1,1 gora egitea eta langabezia tasa % 8koa izatea espero zuen.
Azkenean, ordea, aurtengo hazkunde aurreikuspena sei hamarren hobetu du Laboral Kutxak, besteak beste, urteko lehen hiruhilekoan ekonomiaren bilakaera espero baino hobea izan delako. Hala ere, Espainiakoaren (% 2,4) azpitik haziko da EAEko ekonomia.
Ekonomiaren "susperraldi ziklikoak" ahalbidetu du, Laboral Kutxaren arabera, ekonomia aurreikuspenak hobetzea. Halaber, industrian izandako "hobekuntza" mantentzea espero du, beti ere sektoreak Europan izango duen bilakaeraren zain. Joseba Madariagaren esanetan, hazkundearen hiru zutabeak zerbitzuak, lan merkatua eta kontsumoa izango dira.
BPGren datu onak Nafarroan
Bestalde, Nafarroako ekonomiaren datuak aldatu egin dira, Barne Produktu Gordinaren (BPG) lehen hiruhilekoko datu onek eta erosketa-kudeatzaileen indizeak lagunduta, gora egin baitu, nahiz eta Europako manufaktura-sektoreak bilakaera txarra izan.
Horiek dira Javier Cortajarena Nafarroako lurralde zuzendariak, Urgoitik eta Madariagak gaur, Iruñean, aurkeztutako Laboral Kutxaren Nafarroako ekonomiari buruzko balantzearen ondorio nagusiak.
Datuen hobekuntza horren atzean, eraikuntza, zerbitzu eta industria sektoreak izan duten bultzada nabarmendu dute. Hala ere, industriak ez du bilakaera hain dinamikoa izan Nafarroan, inbertsio-ondasunen ekoizpenak pisu handiagoa duelako eta energiak eragin txikiagoa duelako Estatu osoarekiko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa