09:48

Ekonomia

Elkarrizketa Radio Euskadin

ELA lehendakariarekin bilduko da, baina uste du Urkulluren politikei "segida" ematera datorrela

O. A. | EiTB Media

ELAko idazkari nagusia haserre mintzatu da 1.600 euroko gutxieneko soldata adosteko LABek egindako proposamenarekin, "azken hilabeteetan" bi sindikatuak gaiari buruzko proposamen bateratu bat negoziatzen ari zirela adierazi baitu.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak ontzat eman du Imanol Pradales lehendakariak sindikatuarekin bildu nahi izatea, hain zuzen ere, datozen egunetan talde politikoekin eta eragile sozialekin egin asmo duen bilera errondaren baitan. Are gehiago, "aldaketa" bat dagoela nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak "ELArekin elkarrizketak hautsi" ondoren. Ildo horretan, Lehendakaritzatik bilera baterako deia jasoz gero, lehendakariarekin elkartzeko asmoa agertu du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Lakuntza "kezkatuta" agertu da uste baitu Pradales lehendakariaren gobernu berria Urkulluren politikei "segida" ematera datorrela. Are gehiago, ez du "aldaketarako edo eraldaketarako borondaterik" antzeman Jaurlaritza berriaren lehen adierazpenetan eta EAJk eta PSE-EEk sinatutako gobernu akordioan.

Lakuntzaren iritziz, Pradales lehendakariak Osakidetzari buruz egindako iragarpenek "makillaje edo propaganda" kutsua dute, baina denborak esango du hori horrela den eta datorren urteko aurrekontuetan zehaztuko da "benetako ahalegina". Hala ere, ohartarazi du fiskalitatea aldatzen bada "ezinezkoa" izango dela inbertsio publikoa handitzea.

Bestalde, ELAk akordioak lortzeko borondatea duela azpimarratu du, baina aldi berean Eusko Jaurlaritzarekin "exijentea" izango dela adierazi du.

EH Bildu oposizioko alderdi nagusiari ere zuzendu zaio, eta "oposizioa" egiteko eskatu dio kooperazioa proposatu beharrean.

Azkenik, Lakuntza haserre mintzatu da 1.600 euroko gutxieneko soldata adosteko LABek egindako proposamenarekin, "azken hilabeteetan" bi sindikatuak gaiari buruzko proposamen bateratu bat negoziatzen ari zirela adierazi baitu. Hori dela eta, uste du LABek ez duela interes handirik proposamen bateratu horrekin jarraitzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena