Ekonomia
Energia berriztagarriak
Agentziak | EiTB Media
Enpresak hiru parke fotovoltaiko eraiki asmo ditu Araban, gero sortutako elektrizitatea goi tentsioko linea baten bitartez Zierbenara garraiatzeko. Teknikoki beste aukerarik ez duela argudiatu du Solariak.
Solaria Eguzki Sorkuntza enpresaren goi-tentsioko linearen ibilbidea. Irudia: EITB
Solaria enpresaren Harreman Instituzionaletarako taldeak bilera sorta berria abiatu du eraiki asmo duen parke fotovoltaikoak eta goi tentsioko lineak kaltetutako Arabako eta Bizkaiko udalekin, "eraginak murrizteko", atzo ohar bidez jakinarazi zuenez.
Aipaturiko enpresak hiru parke fotovoltaiko eraiki asmo ditu Araban, gero sortutako elektrizitatea 100 kilometroko goi tentsioko linea baten bitartez Zierbenara (Bizkaia) garraiatzeko.
Konpainiak azaldu duenez, aurreikusitako ibilbidea sarearen operadoreak ezarritako "murrizketen" ondorio da. Horren arabera, Araban ez dago energia deskargatzeko punturik libre, eta, ondorioz, ez dago Zierbenara eraman beste aukerarik.
Edonola ere, ibilbidea egiterakoan "murrizketa teknikoak" ez ezik ingurumen baldintzak ere aintzat hartu dituztela adierazi du Solariak. Hala, horiek eskuan, ezarri beharreko neurri "prebentibo, zuzentzaile eta konpentsatzaileak" hartuko ditu.
Arabako eta Bizkaiko zenbait udal eta talde ekologistak proiektuen kontra azaldu dira, eta alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute —epea hilaren 10ean bukatuko da—.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa