Itxi

Ekonomia

Soldatak

Soldatak % 3,2 igo ziren EAEn eta % 3,7 Nafarroan, 2022an

Agentziak | EiTB Media

Espainiako Estatuan batez besteko igoera % 5,5ekoa izan zen, eta autonomia erkidego guztiak aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan hazi ziren soldatak gutxien.

  • Txanponak eta billeteak. Egile eskubiderik gabeko irudia

    Txanponak eta billeteak. Egile eskubiderik gabeko irudia

Espainiako Estatuko autonomia erkidegoen artean Euskadin eta Nafarroan igo ziren gutxien soldatak 2022an, % 3,2 eta % 3,7 hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera.

Aitzitik, batez beste soldatak % 5,5 hazi ziren Estatuan, eta emakumeei gizonei baino gehiago igo zitzaien soldata, % 5,9 eta % 5,1, hurrenez hurren.

Lanaren Prezioaren Indizea delakoak eskulanaren prezioa neurtzen du, okupazioa, lanorduak, kontratu mota, antzinatasuna kontuan hartu gabe.