Ekonomia
Greba hezkuntzan
Agentziak | EiTB Media
Steilas, Anpe, Afapna, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek deialdi bateratua egin dute eta irakasleei grebarekin bat egiteko eskatu diete. Sindikatuen helburua da beraien aldarrikapenak Nafarroako Gobernuaren datorren urteko aurrekontuetan isla izatea.
Haurrak Nafarroako ikastetxe baten atarian, artxiboko argazki batean. EFE
Nafarroako hezkuntza publikoko sektore mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek greba deitu dute hezkuntza ez unibertsitarioan datorren irailaren 26rako, ikasturte hasieraren testuinguruan. Zehazki, irailean zehazten hasiko diren Foru Gobernuaren datorren urteko aurrekontuetan beraien aldarrikapenak islatzea nahi dute.
Steilas, Anpe, Afapna, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek elkarrekin goizean egin duten agerraldian nabarmendu dutenez, irakasleen eskariei aurre egiteko dirurik ez dagoela adierazi diete Hezkuntza Departamentuarekin egindako bilera guztietan. Hori guztia dela eta, 2025erako Nafarroako Aurrekontuak lantzen hasiko direla baliatuta, "ekiteko unea" dela uste dute.
Irailean mobilizazioak hasiko dituzte, besteak beste, irakasleen eskariei erantzuna emateko beharrezko diru partidak 2025eko aurrekontuetan sartzea eskatzeko. Gaur zabaldutako egutegiaren arabera, mobilizazioak irailaren 26ko grebarekin amaituko dira.
2012tik Nafarroako hezkuntza publikoko sindikatu guztiek elkarrekin egiten duten lehen greba deialdia da.
Sindikatuek irakasleen gehiegizko lan kargak, ikasle ratio gehiegizkoak, erosahalmenaren galera eta lantaldeen ezegonkortasuna salatu dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa