Ekonomia
Aldundien erreskateak
Erredakzioa
Hain zuzen ere, Agurainek, Haranak, Laguardiak, Mutrikuk eta Errezilek egin dute.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Krisi ekonomikoak kolokan utzi ditu hainbat udal, eta dagoeneko bost dira EAEn erreskatea eskatu dutenak: Agurain, Harana eta Laguardia Araban; eta Mutriku eta Errezil Gipuzkoan.
Agurainen, Udalak 4 milioi euroko 'zuloa' atzeman du, aurreko Gobernuko kudeaketaren ondorioz, beti ere horien esanetan.
Arabako Aldundira jo eta gero, foru erakundeak murrizketak oinarri dituen bideragarritasun plan bat onartu zuen herriarentzat. Zor gehiena itxita dago jada, baina oraindik 600.000 euro lortu behar dituzte, eta, horregatik, laguntza eskatu diote Kutxabanki.
Araban, beste bi udalek ere eskatu dute erreskatea: Laguardia eta Harana. Duela 10 egun, Aldundiak bideragarritasun plan bana onartu zien. Ondorioz, udal horiek mugen gainetik zorpetu ahal izango dira, baina Aldundiak horien aurrekontuak zainduko ditu 2026. urtea arte.
Gipuzkoan, Mutrikuk eta Errezilek eskatu dute erreskatea.
Mutrikuk 5,3 milioi euroko zorra du, eta Aldundiak 450.000 euroko laguntza eman dio.
Errezilek aste honetan bertan eskatu dio erreskatea Aldundiari, 115.000 euro jaso ahal izateko. Orain, Batzar Nagusiek onartzea falta zaie.
Oraingoz, erreskaterik gabeko lurralde bakarra Bizkaia da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa