Ekonomia
Garraioa
EITB MEDIA
11.000 alegazio jaso ditu bost urtean egitasmoak, eta horiek guztiak aztertu ostean iritsi da onespena. Hain zuzen ere, obra horiek Salburua inguruan izan dezaketen ingurumen-inpaktuarekin lotuta aurkeztu dituzte alegazio gehienak.
AHTak Gasteizen izango duen geltokia
Abiadura handiko trenaren (AHT) Gasteizko sarrera eta irteerako proiektuaren txostena onartu du bart Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Ministerioak. Horrekin batera, argi berdea eman die lur azpiko geltoki berria eraikitzeko lanei.
11.000 alegazio jaso ditu bost urtean egitasmoak, eta horiek guztiak aztertu ostean iritsi da onespena. Hain zuzen ere, obra horiek Salburua inguruan izan dezaketen ingurumen-inpaktuarekin lotuta aurkeztu dituzte alegazio gehienak.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak gogora ekarri du Ministerioak eman beharreko pauso bat zela aipatutakoa, martxoan ingurumen inpaktuaren gaineko deklarazioa onartu ondotik.
Behin baimen hori lortuta, Arkautiko lotunearen afera zehaztea falta da. Handik izango ditu AHTak Euskadiko gainerako hiriburuekin loturak, eta baita frantziar Estatuarekin ere.
Atzo sinatutako txostenean ez dute ezer berririk jaso. Hau da, AHTa 3,6 kilometroko tunel batetik iritsiko da Gasteizera. Tunel horrek Salburua eta Pedro Asua kalea lotuko ditu.
Geltoki berriak bi solairu eta 400 ibilgailurentzako aparkalekua izango ditu lur azpian.
Garmendia: "Gobernua tramiteak azkartzen ari da"
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendiak esan du "jakitun" direla abiadura handiko trenak duen garrantziaz, eta horregatik, "tramite guztiak azkartzen" ari direla, azpiegitura hori lehenbailehen erabilgarri egon dadin.
Arriolak nabarmendu du azterlanaren onarpena "inflexio puntu bat" dela
Iñaki Arriola jarduneko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak positibotzat jo du Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak Gasteizko trenbidea lurperatzeari eta Arkautiko lotuneari buruzko behin betiko informazio azterlana onartu izana. Martxoan ingurumen-inpaktuaren adierazpena onartu ondoren, informazio azterlana onartzea espero zela adierazi du, eta "oso albiste ona" dela azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa