13:45

Ekonomia

Erreforma fiskala

Bilbaok dirudunen zergak igotzea proposatu du

Erredakzioa

Bizkaiko ahaldun nagusiak % 8 arteko murrizketa egingo du gastuetan, diru-bilketaren jaitsiera orekatzeko.

  • Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

    Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Aldundiak % 6-8 murriztuko ditu gastuak, diru-bilketaren jaitsiera orekatzeko, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak iragarri duenez.

Lurraldeko politika orokorreko eztabaidan eskainitako hitzaldian, diru-sarrerek aurrez ikusitakoaren % 92-94 baino ez dutela beteko ohartarazi du Bilbaok. Horrenbestez, "tamaina berdineko" murrizketak egin beharko dituzte, "urtea zenbaki negatibotan ez ixteko".

Ahaldun nagusiaren esanetan, "hurrengo egunetan" zehaztuko ditu "Aurrekontuak diru-sarreren errealitatera egokitzeko neurriak".

Halaber, 2013ko Aurrekontuak "zorrotzak" izango direla aurreratu du, eta zerga sistema erreformatzea proposatu du. Horren ildotik, soldata handienei tasak igotzea eta Elkarteen gaineko Zergaren kenkariak murriztea proposatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena