Ekonomia
Murrizketak
Erredakzioa
Foru Aldundiko langileek lau hilabetetan zatituta daukate, eta, ondorioz, irailetik abendurako soldatak % 7,14 jaitsiko dizkiete.
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. EITB
Arabako Aldundia hilabete honetan hasiko da funtzionarioei eta kargudun publikoei Gabonetako aparteko ordainsaria kentzen.
Foru Aldundiko langileek lau hilabetetan zatituta daukate, eta, ondorioz, irailetik abendurako soldatak % 7,14 jaitsiko dizkiete, Espainiako Gobernuaren murrizketak ezartzeko.
EAJk salatu egin du Aldundiak Batzar Nagusietan eztabaidatu gabe ezarri izana neurria, eta gogorarazi du horri buruzko ebazpen bat aurkeztu zuela.
Ramiro Gonzalez bozeramaile jeltzaleak batzarkideen soldatak eta dietak jaistea eta Batzar Nagusietako batzordeetan dauden batzarkideen kopurua murriztea proposatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa