17:43

Ekonomia

Turismoa

Hego Euskal Herrian 6.723 etxebizitza turistiko daude, duela urtebete baino 1.134 gehiago

Eriz Lotina | EITB Media

Euskal Autonomia Erkidegoan 5.140 etxebizitza turistiko daude, duela urtebete baino 787 gehiago; horietatik 2.611 Bizkaian daude, 1.183 Gipuzkoan eta 346 Araban. Nafarroan 1.583 pisu turistiko dira, iaz baino 347 gehiago.

  • Etxebizitza turistiko bat Donostian. Irudia: EITB

    Etxebizitza turistiko bat Donostian. Irudia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Estatuak 351.389 etxebizitza turistiko zituen otsaila amaieran, eta horietatik 6.723 Hego Euskal Herrian zeuden, 5.140 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 1.583 Nafarroan, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako azken datuen arabera.

EAEn dauden 5.140 etxe turistikoetatik, duela urtebete baino 787 gehiago, 2.611 Bizkaian daude, 1.183 Gipuzkoan eta 346 Araban. Foru erkidegoan, aldiz, 1.583 pisu turistiko dira, iaz baino 347 gehiago.

Kontsumo Ministerioak gaur iragarri duenez, lizentziarik gabe lan egiten duten etxebizitza turistikoei ikerketa irekiko zaie. Etxebizitza horien publizitatea egiten duten enpresak eta jabeak izango ditu oinarri ikerketak, eta ez horiek iragartzen dituzten plataformak, Daniel Arribas Kontsumoko zuzendari nagusiak zehaztu duenez.

Esan bezala, Estatu mailan INEk bere inkesta esperimentalean 351.000 etxebizitza turistiko baino gehiago jaso ditu, urtebete lehenago baino 46.253 gehiago (% 15eko hazkundea). Pisu horiek 1,75 milioi plaza dituzte, % 13,3ko igoera. Horrela, etxe bakoitzeko bost plaza inguru daude.

Estatuko etxebizitza guztien % 1,3 turistikoak dira, urtebete lehenago % 1,2aren eta 2022ko otsailean % 1,1aren gainetik.

INEren estatistika esperimental honek 2020ko abuztutik, pandemia betean, oporretan alokatzeko 321.496 etxebizitza erregistratu zituenetik, soilik jasotzen ditu datuak.

Logikoki, mota horretako ostatuen kontzentrazio handiena duten erkidegoak turistikoenak dira, eta INEren datuek marrazten duten "bero-mapak" ia kostalde osoa gorriz kokatzen du, EAE izan ezik, hain zuzen ere.

Sailkapen horren buruan daude Andaluzia (82.454 etxe), Valentzia (59.413), Katalunia (52.598) eta Kanariar Uharteak (46.784).

Laugarren postuan Balear Uharteak (25.073), Madril (19.456) eta Galizia (17.883) daude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena