11:59

Ekonomia

MAKINA-ERREMINTA

BIEMH dinamiko eta handinahienak 29 herrialdetako 1.558 sinadurarekin ireki ditu ateak BECen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Martxan dagoen makineria handia izango da protagonista Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 32. edizio honetan. Ekainaren 3tik 7ra, Bilbao Exhibition Centreko sei pabilioiak hartuko ditu.

  • Bi robot aurreko Makina-Erremintaren Biurtekoaren erakusketan

    Bi robot aurreko Makina-Erremintaren Biurtekoaren erakusketan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guztira, 29 herrialdetako 1.558 enpresa erakusketarik 3.500 produktu eta zerbitzu baino gehiago plazaratuko dituzte BECeko sei pabiloietan. Enrpesok beren teknologiarik berritzaileena erakutsiko dute BIEMH fabrikazio aurreratuan liderra den nazioarteko azokaren 32. edizioan. Hitzordu honetan "makineria handia izango da protagonista".

BIEMHek pisu handiko 75 herrialdetako bisitari profesional inskribatuak ditu, esaterako AEB, Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Portugal, Turkia, Kanada, India, Txina eta Mexiko. Herrialde gonbidatu gisa, automobilgintza, aeroespaziala, etxetresna elektrikoak, moldistak eta banaketa sektoreetako 70 enpresa erosle mexikar baino gehiago izango dira azokan.

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak hasiera eman dio ekitaldiari, eta sektorea "erronka teknologiko-digital eta energetiko-ingurumenekoaren aurrean erantzuteko gaitasun handia" erakusten ari dela nabarmendu du.

Ildo horretan, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa dela "inbertsio, berrikuntza, prestakuntza edo nazioartekotze prozesuak babesten jarraitzea, sektore osoari lehiakortasuna irabazten ari baitzaizkio".

"Ziur gaude biurteko honek sendotasuna eta aukerak emango dizkiola gure industriaren ardatza den sektoreari", gaineratu du.

Hitzorduan honako enpresa hauek izango dira: Abio- eta deformazio-makinen fabrikazioa eta banaketa (% 35), Robotika eta automatizazioa (% 20), Erremintak eta osagarriak (% 12), Industriari aplikatutako digitalizazioa (% 9), Osagai mekanikoak (% 9), Ekoizpenerako eta enpresarako zerbitzuak (% 6), Fabrikazio gehigarria eta 3D (% 5) eta Metrologia (% 4).

Gainera, berrikuntza gisa, robotika, automatizazio eta digitalizaziorako gune berezi bat izango da aurten, baita Demo Robota ere. Bertan, enpresa liderrek robot kartesiarrak, artikulatuak, industrialak, cobotak, autonomoak eta AMRak erakutsiko dituzte.

Sektoreak hitzordu honi aurre egiten dio, 2023an fabrikazioko teknologia aurreratuen eta makina-erreminten fakturazioa % 22,6 hazi ondoren (2.157,3 milioi), eta esportazioak % 21,8 hazi ondoren, inoizko zifrarik handienak.

Hitzaldien, keynoteen, workshopen eta mahai-inguruen bidez, BIEMH Talksek industriaren egungo egoera eta etorkizuneko proiekzioak aztertuko dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena