18:43

Ekonomia

Erreskatea eskatzen lehena

Mutrikuko zorra 5,3 milioi eurokoa da

Erredakzioa

450.000 euroko mailegua eskaintzea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. ''Mailegu txikia'' da, Udala ''erosoago'' finantza dadin.

  • Mutrikuko Udalaren zorra 5,3 milioi eurokoa da. Erreskatea eskatzen lehena izan da.

    Mutrikuko Udala. Foto: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mutrikuko Udalaren zorra 5,3 milioi eurokoa da, eta, horri aurre egiteko, 450.000 euroko mailegua eskaintzea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Aldundiari erreskatea eskatu dion lehen udala da Mutriku. Izan ere, ohiko gastuen % 118 baino handiagoa da Mutrikuk duen zorra, Foru Aldundiak onartzen duena baino handiagoa, alegia.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak azaldu duenez, 450.000 euroko ''mailegu txikia'' eskaintzea onartu dute, Udala ''erosoago'' finantza dadin.

Laguntza hori Foru Arau batean egongo da zehaztuta, eta, horren arabera, sei hilean behin kontuen berri eman beharko dio Mutrikuko Udalak Gipuzkoako Aldundiari. Halaber, lortutako soberakin guztiak zorra kitatzera bideratu beharko ditu Mutrikuk, zor horren maila neurri ''onargarrietara'' heldu arte.

Zergen igoera Mutrikun
Diru-sarrerak handitzeko, hainbat neurri hartuko ditu Udalak, tartean Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) % 5 igotzea eta tasen bitartez 25.000 euro gehiago biltzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena