Ekonomia
Inflazioa
O. A. | EiTB Media
Argindarraren garestitzeak eta erregaiak iaz baino gutxiago merkatu izanak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera.
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EiTB Media
Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa hiru hamarren igo da maiatzean, % 3,6raino, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datu aurreratuaren arabera. Hortaz, urte arteko inflazioa iazko apiriletik izandako handiena da.
Urte arteko inflazioaren igoera argindarraren garestitzeak eragin du batez ere. Halaber, erregaiak iazko maiatzean baino gutxiago merkatu izanak ere zeresana izan du.
Hirugarren hilabetez jarraian gora egin du urte arteko tasak, martxoan lau hamarren eta apirilean hamarren bat hazi ondoren.
Apiriletik maiatzera, berriz, prezioak hiru hamarren garestitu dira. Hortaz, bosgarren igoera da jarraian.
Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, hamarren bat hazi da maiatzean, % 3raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Edozein kasutan, inflazio orokorraren azpitik jarraitzen du.
Maiatzeko datu aurreratua datorren ekainaren 13an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa