13:16

Ekonomia

Bankuen erreskatea

Bruselak oniritzia eman dio Bankiaren erreskateari

Erredakzioa

Europako Batzordeko Lehia Sailak Europar Batasuneko diru-laguntza publiko guztiak onartu behar ditu.

  • FROBek gaur zortzi onartu zuen 4.500 milioi euroko laguntza. EFE

    FROBek gaur zortzi onartu zuen 4.500 milioi euroko laguntza. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak oniritzia eman dio gaur Bankuen Berregituratze Antolatua egiteko Funtsak (FROB) Bankiarentzat onartutako 4.500 milioi euroko diru-laguntzari.

Dena dela, Bruselak zehaztu duenez, oniritzia behin-behinekoa da, erakundeak berregituratze plan bat aurkeztu behar baitu. Madrilgo Gobernuaren helburua Europako Batzordeak aurtengo azaroan onartzea da.

FROBek joan den astean onartu zuen 4.500 milioi euroko laguntza, eta une horretan Europako Batzordeak babes politikoa agertu zion.

Gaurko oniritzia izapidea da, Lehia Sailak Europar Batasuneko diru-laguntza publiko guztiak onartu behar baititu.

Espainiak 100.000 milioi euro arteko laguntza jasoko du bankuak erreskatatzeko. Bankia ez ezik, Catalunya Bank, Novagalicia Banco eta Banco de Valencia ere onbideratuko dituzte diru horrekin.

Orain arte, Europak 100.000 milioi euro horietako 30.000 milioi eman dizkio Espainiari, baina Gobernuak ez du oraindik diru hori erabili.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena