Ekonomia
Lan-istripua
EiTB Media
Lan ezbeharra ostegunean gertatu zen, eta langilea kamioi baten zamak azpian harrapatuta gelditu zen. LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE-Etxalde sindikatuek astearterako mobilizazioa deitu zuten Bergarako Larramendi industrialdean, 12:30ean, lan-istripua salatzeko.
Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 enpresa. Irudia: Embalan 3
Iragan astean gizonezko langile bat larri zauritu zen Bergaran (Gipuzkoa) gertatutako lan-istripu batean, kamioi baten zama gainera erori eta azpian harrapatuta. LAB sindikatuak X sare sozialean jakinarazi duenez, behargina gaur hil egin da. Lankideei eta senideei elkartasuna adierazi die sindikatu abertzaleak, eta astearteko protestan parte hartzera deitu du.
Bergarako Embalan 3 enpresan zamatze lanak egiten ari zirela, kabinan zegoen garraiolaria konturatu zen langileari zama gainera erori zitzaiola.
Zamatze lanak "hainbat arrisku" eragiten dituela nabarmendu ostean, LABek salatu zuen istripu horretan larriki zauritutako langilea "bakarrik" ari zela prozesu guztia egiten.
Lan osasunerako araudia betetzen ez duten enpresariek "langileak hiltzen" dituztela salatu zuen irmoki LABek, eta horrelako gertaerak "zigorgabe" ezin direla geratu nabarmendu zuen.
Hori guztia dela eta, enpresei eskatu zien zama lanak egiteko prozedurak garatzeko eta langileen "arriskuak aurreikusi" eta "beharrezkoak diren neurri guztiak" ezartzeko.
Bestalde, araudia betetzen ez duten enpresarien "konplize" izatea leporatu zion LABek Eusko Jaurlaritzari. Sindikatuaren esanetan, Osalan "inolako ahalmenik ez duen aholkularitza" bilakatu da eta "lan ikuskaritza apenas ikuskaririk gabe" gelditu da.
LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE-Etxalde sindikatuek astearterako mobilizazioa deitu zuten Bergarako Larramendi industrialdean, 12:30ean, lan-istripua salatzeko.
LABen kontaketaren arabera, aurten lanean hildako 26 pertsona hil dira eta ehunka zauritu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa